Krisiari aurre egiteko Estatu Fondotik 1,9 milioi euro jasoko ditu Udalak inbertsioetarako

Mireia Bikuña 2009ko urt. 13a, 18:57
Udalak dagoeneko hiru proiektu bidali ditu Madrilera; hain zuzen ere, autobus geltoki nagusia eta inguruko urbanizazioa berritu, kanposantuko bidea konpondu eta Euskadi Etorbideko arkitektura oztopoak konpontzeko proiektuak.

Postetxe atzean dagoen autobus geltokia gaur egun dagoen tokitik kendu gura du udalak, eta postetxe aurrean jarri. Era berean, komunak jarriko dituzte. geltokian Hala, libre geratzen den tokian, parke bat egokitu gura dute. Bestalde, Ibarra zelaiaren sarreran, biribilgunea egingo dute autobusek bira eroso eman dezaten.

Kanposantuko bidea

Kanposantuko bidea hasten den tokian biribilgunea egingo dute, zirkulazioa eta oinezkoen ibilbideak ongi antolatzeko. Gainera, hilerriko bidea eraberritu egingo dute. Egoera txarrean dagoen hormaren aldamenean ezponda egingo dute, egun dauden zuhaitzak mantentzeko aukera emango duena. Hilerrian egingo duten errepidea berrian bizikletendako bidegorria egokituko dute, eta aldameneko zelaian jolas parkea egingo dute.
Azkenik, irisgarritasun planarekin jarraituz, Euskadi Etorbidean eta inguruetan arkitektura oztopoak kenduko dituzte. Udalak egindako proiektuan Euskadi Etorbidean bidegorria egitea aurreikusten dute.

Krisi egoerari aurre egiteko neurrien artean, estatuko udalen artean zortzi milioi euro banatzea onartu zuen Madrilgo Ministroen Kontseiluak azaroaren 28an. Estatuko udalek inbertsioak egitea, eta horien bidez lanpostuak sortu eta langabetuak kontratatzea da Estatu Fondoaren helburu nagusia. Dirulaguntza banaketa biztanle kopuruaren arabera egin du Madrilgo gobernuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak