Korrika Txikia eta Korrika Kulturala aste bukaerako protagonistak

Mireia Bikuña 2009ko mar. 30a, 12:19

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugun herrira! lelopean Korrika 16a aste bukaeran helduko da Oñatira. Hain justu ere, domekan 03:30ean helduko da Udanara. Horren harira, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte; besteak beste, Korrika Txikia eta Korrika Kulturala egingo dituzte egubakoitzean eta zapatuan.

Korrika txikia

Herriko ikastetxetako neska-mutikoek Korrika Txikia egingo dute barikuan, 10:30ean. Plazan elkartuko dira ume guztiak eta ondorengo ibilaldia egingo dute: Kale Barriatik Etxaluze aldera egingo dute, eta Euskadi etorbidetik Santa Marina plazara helduko dira. Bakardade kaletik plazara jaitsiko dira.
Zapatuan berriz, Korrika Kultural eguna ospatuko dute. 18:30ean txorimaloak irtengo dira kalerik kale. Ondoren, 19:30ean dantzariak ibiliko dira herrian zehar. Afaldu ondoren musika izango da protagonista: 22:30ean bertso saioa egingo dute Ona taberna aurreko plazan, eta ondoren herriko musika taldeek kontzertua egingo dute. Guztiak jai giroan ibiliko dira Korrikari ongietorria egin arte: Udanan bilduko dira 03:30ean, eta herri gunean 04:15ean.

Kilometroen salmenta

Korrika 16ak Oñatin egingo dituen 17 kilometroen banaketa asteon egingo dute zozketa bidez. Oraingoz 15 kilometro saldu dituzte Arrasateko AEKn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak