'Korrika' antolatzeko bilera egingo dute astelehenean

Mireia Bikuña 2009ko urtarrilaren 23a

Hain zuzen ere, 18:30ean kultura etxean. Besteak beste, ekitaldiaren gaineko informazioa eman, eta eskolek antolatzen duten Korrika Txikia nola antolatu eztabaidatzen hasiko dira. Bilera irekiak dira eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Gainera, aurrerago egin beharreko bileren datak zehaztuko dituzte.

Bi urtean behin egiten den Korrika apirilaren 5ean helduko da Oñatira. Legazpi aldetik ekarriko dute lekukoa, eta Arrasate aldera eroango dute. Apirilaren 6an bukatuko da, Gasteizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak