Kooperatibismoaz idatzi dute ETEOko lau irakaslek

Maider Arregi 2007ko aza. 28a, 11:47
Holandan kaleratu berri den liburu bateko kapitulua idatzi dute ETEOko lau irakaslek. Idatzitako Kapituluan, Arrasateko kooperatibismoa aztertzen dute.


Oñatiko Enpresa Zientzien Fakultateko (ETEOko) lau irakaslek The Challenge of Social Innovation in Urban Revitalization izeneko liburuan parte hartu dute. Holandan argitaratu den liburuan Arrasateko kooperatibismoaren gaineko kapitulu bat idatzi dute lau irakasleek.
Luxio Ugarte, Hervé Grellier, Jean Michael Larrasquet eta Sain Lopezek idatzi dute kapitulua. Argitalpen hau, Amsterdameko Delft University of Technology unibertsitateko Paul Drewe, Juan Luis Klein eta Edward Hulsbergen-ek editatu dute. Orain aste batzuk, Techne Press-ek argitaratu du liburua.

Arrasateko kooperatibismoa

The Challenge of Social Innovation in Urban Revitalization liburuan, lurralde ezberdinetako kasuak aztertzen dira. Guztira bederatzi toki ezberdinetako esperientziak azaltzen dira. Besteak beste, Montreal, Liverpool, Jerusalem, Nikaragua, Peru, Frantzia, Herbereheak eta Arrasateko esperientzia kontatzen da bederatzi kapituluetan.
Hala, bederatzi kasuetan, lurralde baten indarberritzea eman da gizarte ekimen berritzaileen eskutik. Prozesu hauen konplexutasuna azaltzen duten zenbait teoria ere jasotzen dira.
ETEOko lau irakasleek, Thinking abaut transfer from the Mondragon experience izeneko kapitulua idatzi dute. Bertan, Arrasateko esperientzia azaltzen da, bere garapenaren gakoak, gaur egungo jarduera eta etorkizunean bideratuko duten garapena.  Horretaz gain, hezkuntza, ikerketa, lurraldea eta esperientziaren garapenaren arteko erlazioak ere aztertzen dira liburuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak