Kontsumo Astea egingo dute egubakoitzera arte

Mireia Bikuña 2009ko aza. 4a, 16:41
Kontsumo arduratsuari buruzko aholkuak emateko Kontsumo Astea egingo dute Oñatin. Egubakoitzera arte tailerrak, magia ikuskizuna, bideoforuma eta hitzaldiak egingo dituzte Santa Ana antzokiko sarreran.

Gaur egin dute Kontsumo Astearen aurkezpena. Ekitaldian egon dira Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko zuzendari Ana Colliak eta Oñatiko alkate Lourdes Idoiagak. Biek ala biek kanpainaren garrantzia azpimarratu dute, eta helburuak azpimarratu dituzte. "Helduak eta gazteak prestatu nahi ditugu, gastua beharretara egoki dezaten", esan zuen Colliak.

Ekitaldiak

Astelehenetik informazio kanpaina egin dute Oñatiko kale eta saltokietan. Gaur kontsumo lehiaketa hasiko dute. Oñatiko hainbat ikastetxek eta elkartek hartuko dute parte. 18:30ean Aupa Etxebeste pelikula emango dute Santa Ana antzokian. Bestalde, bihar, hitzaldia egingo dute kontsumo arduratsuari eta gastuaren kontrolari buruz.

Egubakoitzean Hilabete bukaerara iristeko ia magia egin behar da! ikuskizuna eskainiko du Asier Kidam magoan, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak