Kontsumo astea egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko aza. 3a, 12:26
Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailak Oñatira ekarri duen kanpaina bat da eta helburua da herritarrari informazioa eta formakuntza ematea kontsumo arduratsuari buruz.

Ikastetxeei, elkarteei, dendariei, ostalaritzan lan egiten duen jendeari eta orokorrean herritar gazte zein helduari zuzenduta dago.

Helburu hori betetzeko, hitzaldiak, pelikula eta magia erakustaldia antolatu ditu Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailak, besteak beste. Santa Ana antzokian izango dira denak:

  • Asteazkena (azaroak 4): Aupa Etxebeste filma boltako dute 18:30etik 20:00etara. Jarraian eztabaida eta gogoetak egingo dituzte
  • Osteguna (azaroak 5): Herritarrendako hitzaldia: Krisi garaiko kontsumoa. 18:30etik 20:00era. Dendariendako hitzaldia: Krisi garaiko salmenta. 20:00etatik 21:15era
  • Egubakoitzean (azaroak 6): Magia ikuskizuna 18:30etik 19:30era. Erderaz eta euskaraz  izango da eta mezua da sarri magia egin behar dela soldatarekin hilaren bukaerara heltzeko.

Aurretik Sewgway-ak ibiliko dira herriko kaleetan zehar Kontsumo Asteari buruzko informazioa ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak