Ikastetxeei, elkarteei, dendariei, ostalaritzan lan egiten duen jendeari eta orokorrean herritar gazte zein helduari zuzenduta dago Kontsumo astea.
Helburu hori betetzeko, hitzaldiak, pelikula eta magia erakustaldia antolatu ditu Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailak, besteak beste. Santa Ana antzokian izango dira denak:
- Asteazkena (azaroak 4): Aupa Etxebeste filma boltako dute 18:30etik 20:00etara. Jarraian eztabaida eta gogoetak egingo dituzte
- Osteguna (azaroak 5): Herritarrendako hitzaldia: Krisi garaiko kontsumoa. 18:30etik 20:00era. Dendariendako hitzaldia 20:00etatik 21:15era: Krisi garaiko salmenta
- Egubakoitzean (azaroak 6): magia ikuskizuna 18:30etik 19:30era. Erderaz eta euskaraz izango da eta mezua da sarri magia egin behar dela soldatarekin hilaren bukaerara heltzeko
Aurretik Sewgway-ak ibiliko dira herriko kaleetan zehar Kontsumo Asteari buruzko informazioa ematen.