Kiroldegira tornuetatik sartzeko bazkide txartela erabili behar da derrigorrez

Mireia Bikuña 2007ko urriaren 13a

Txartela erabili nahi ez duena, hartz-markarekin sar daiteke kiroldegiko zerbitzuetara.

Joan den asteko egubakoitzetik, Zubiko kiroldegiko instalazioetara sartzeko derrigorrezkoa da bazkide txartela erabiltzea. Kiroldegiko sarrera lekuan dagoen tornua erabiltzeko moduan dago dagoeneko. Hala, igerilekua edo kantxa aldeko zerbitzuak erabili gura dituzten herritar guztiek bazkide txartela erabili beharko dute ateak zabaltzeko.


Halaber, Zubikoan ematen diren ikastaroetako ikasleek ere bazkide txartela erabili beharko dute. Txartela erabili gura ez duena hartz-markarekin sar daiteke kiroldegira. Hartz-marka erabiltzeko, bulegoetatik pasa behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak