Kiroldegiko taberna berria zabalik dago

Maider Arregi 2007ko aza. 15a, 16:24
Gaur, azaroak 15, arratsaldean ireki dute lehenengoz Zubikoa kiroldegiko taberna berria. Izan ere, Osasun Sailekoen oniritzia gaur goizean jaso du tabernak. Astelehenetik domekara bitartean eskainiko du zerbitzua.

Zerbitzua

Roberto Lizarralde, tabernako arduradunak esan digu, 55 bat lagunendako lekua dagoela. Tabernak 100 metro koadro ditu eta sukaldea, biltegia eta komunak ere baditu. Eskainiko dituen zerbitzuen barruan, pintxoak eta edariez gain, haurrendako ospakizunak ere egiteko aukera egongo dela adierazi digu Roberto Lizarraldek. Merienda horiek, ordea, aurrez enkargatu beharko direla gaineratu digu. Bi langile ibiliko dira lanean aste barruan. Aste bukaeran, berriz, beste bi langile arituko dira; guztira lau langile izango ditu tabernak.

ordutegia

Zerbitzua astelehenetik domekara bitartean eskainiko da. Ordutegia hauxe: astelehenetik eguenera 09:30etik 21:30era, barikutan, 09:30etik 24:00etara. Zapatutan, berriz, 09:00etatik 24:00etara. Eta azkenik, domeketan, 09:00etatik 14:00etara goizean eta arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

Bestalde, aipatu, pilotalekurako sarrera eta kantxa zaharrerako nahiz kantxa berrirako sarrerak tabernatik bertatik izango direla aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak