Kiroldegiko kantxa urdina intsonorizatu egingo dute

Mireia Bikuña 2009ko uzt. 14a, 19:22
Erabiltzaileei ahalik eta kalte txikiena egiteko lanak uztailetik irailera bitartean egingo dituzte.

Lehen pausua lanok esleitu aurretik enpresa batek aholkularitza akustiko-teknikoa egin beharko du. Hori horrela, Kirol Batzordeak akustika neurketatan aditua den Laecor S.L. Ingenieria Acustica enpresa kontratatuko du lanok egiteko, 1.300 euroren truke.
Laecor enpresak egingo duen aholkularitza txostenean hainbat puntu zehaztuko dituzte, besteak beste, lanak egiteko Kirol Zerbitzuan jaso dituzten proposamenen gaineko balorazioa; Udalak eta lanak egingo dituen enpresak sinatu behar duten emaitzen kontratuaren  aholkularitza teknikoa; eta, lanak bukatu ondoren, emaitzen neurketa akustikoak eta horien balorazioa egitea.

Lanak uztailetik irailera arte

Aholkularitza txostenaren ondoren, lanak egingo dituen enpresa kontratatuko dute. Udako hilabetetan kirol jarduera asko murrizten denez eta ohiko erabiltzaileei ahalik eta kalte txikiena egiteko intsonorizazio lanak uztailetik irailera arte egin asmo dituzte. Dena den, oraindik ez dute zehaztu lanak noiz hasiko dituzten.
Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean, besteak beste, eskola kiroleko partidu batzuk eta Aloña Mendiko taldeen norgehiagokak jokatzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak