Kirol gune berria Berezao auzoan egiteko proposamena aurkeztu du Ezker Abertzaleak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko ots. 12a, 21:01
Oñatiko ezker abertzaleak, Udalak Urrutxuko gunean aurreikusten duen kirol konplexuaren alternatiba moduan aurkeztu du kirol gunea Berezao auzoan egiteko proiektua. Euren ustez, Urrutxuko kirol gunearekin ez zaio herriko kirol eskariari irtenbidea ematen.

Oñatiko ezker abertzaleak, herrian kirol konplexu integralaren eskaintza bermatzeko asmoz, udalak Urrutxun aurreikusten duen kirol gunearen proiektuaren alternatiba moduan aurkeztu du kirol gunea Berezao auzoan egiteko proiektu proposamena. Gainera, Ibarrako futbol zelaia kentzeari ere irtenbidea eman behar zaiola uste dute.

Berezaoko industria gunearen eta Zelai barren baserriaren arteko berdegunea proposatu dute kirol gunea egiteko toki bezala. Hala, Azkoagain eta proposatutako kirol konplexua elkarrengandik gertu geldituko lirateke, zonalde hartan bi futbol zelaiko zerbitzua eskainiz.

Eurek proposatzen dute, eskolarteko kirolak, herriko futbol txapelketak edota entrenamenduak Azkoagainen egitea, eta kirol gune berria, partidu ofizialetarako erabiltzea. Hala, herriko kirol eskaerari irtenbide integrala emango litzaiokeela uste dute. Horretarako ordea, kirol zerbitzu horiek erabiliko dituzten guztiekin egingo dute berba.

Udalak Urrutxun kirol gunea egitea aurreikusten duen tokian,  kamioentzako aparkalekuak edota auto karabanentzat gune bat egokitzea, guneari eman diezaiokeen soluzio moduan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak