Kirol eta asisialdi gune berria egin gura du Udalak Larrañan

Jon Berezibar 2010ko api. 22a, 18:01
Oñatiarrek kirolerako eta aisialdirako gune berria izango dute laster, edo hori da behintzat Udalaren nahia. Jaurlaritzaren oniritziaren zain dago Udala Larrañako futbol zelaia berritu eta aisialdirako elementu gehiagoz hornitzeko. Larraña institutuak ere begi onez ikusten du asmoa, eta Diputazioa ekimena diruz laguntzeko prest dago.

Oñatiko Udalak Larrañako futbol zelaia berritzeko proiektua dauka esku artean eta horri ekiteko gune haren jabea den Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren oniritzia jasotzea baino ez da falta. Udalak 2006tik esku artean darabilen proiektuari heldu nahi dio. Hain zuzen ere, duela lau urte egindako proiektua eguneratu du Udalak eta Lourdes Idoiaga alkatearen arabera, Jaurlaritzaren baimena jaso bezain pronto hasiko dira berritze lanekin; lehen fase batean oinarrizko lanak egin gura dituzte eta hurrengo urteetan ekipamendu osagarriak jarri. Udalaren proiektuaren arabera, saskibaloian, eskubaloian edota areto-futbolean aritzeko jolas-espazioak hornitu eta margotuko lituzkete aurrena Larrañako futbol zelaian. Kirol-aisialdi gune publikoa izatea nahi du Oñatiko Udalak, herritarrei zuzendutako gunea izatea; hori bai, beste zenbait kirol instalaziorekin gertatzen den bezala, eremu itxia izango da, ordutegi jakin batekin. Lanen aurrekontua 108.000 euro ingurukoa da eta Diputazioak jarriko ditu 50.000 euro.
Aurreneko lanak amaituta, hurrengo fase batean, mahai tenisean jolasteko gunea eta skate-parkea jartzea aurreikusi du Udalak.
Stayman
Larrañako futbol zelaia 1950eko hamarkadaren azkenetan eraiki zuten agustindarrek. Ordutik makina bat kirol ekitaldi jaso ditu, baita San Lorentzoko jaietako erromeriak eta bestelakoak ere. Azken 15 urteotan ez da Larrañako futbol zelaia apenas erabili eta nahikoa egoera txarrean dago gaur egun. Larraña institutuak ere begi onez ikusten du berritze proiektua.
Egin nahi duten gune publikoarekin, San Lorentzo, Ugarkalde, Olabarrieta, Larraña eta Olakuako auzotarrek aisialdi gune berria izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak