Kirol eskaintza berezia uztailerako

Mireia Bikuña 2008ko eka. 13a, 13:14
Besteak beste, pilates terapeutikoa, erditze osteko gimnasia, body jam, batuka, hirugarren adinekoendako gimnasia, body balance, fit bike, eta pilates hastapena egingo dituzte helduendako ekainaren 30etik uztailaren 30era. Izenemate epea ekainaren 20an bukatuko da.

Bestalde, hainbat master class eman behar dituzte ekainean zehar: alde batetik, fit bike egiterakoan pultsometroa erabiltzen ikasteko eskolak emango dituzte ekainaren 24an 20:15ean, eta ekainaren 26an 18:15ean; beste alde batetik, pilota handiekin tonifikazioa lantzeko eskola emango dute egubakoitzean, 18:30ean; eta, azkenik, Quebrantahuesos lasterketa prestatzen dabiltzanendako, lau irakaslerekin prestaketa saioa egingo dute eguenean, 19:15etik 21:15era. Eskola berezien inguruko informazioa jasotzeko eta izena emateko, kiroldegiko bulegora joan daiteke.

Ordutegi berria

Domekan jarriko dute indarrean udako ordutegia kiroldegian. Hala, uztailaren 31ra arte, astelehenetik egubakoitzera 07:30etik 21:30era egongo da zabalik, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara. Abuztuan aldiz, astelehenetan itxita egongo da, eta gainerako egunetan, 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak