Kinielako hamabostekoa asmatu dute Oñatin

Usoa Agirre 2007ko urriaren 8a

Aste bukaeran futbol ligako jardunaldian jokatu diren partidu guztietako emaitzak asmatu ditu norbaitek Oñatin. Hala, 187.124,59 euroko saria jasoko du hamabost emaitza horiek asmatu dituenak. Aloña Mendi tabernan zigilatu zuten apustua. Oraindik, baina, ez da irabazlea agertu.

Guztira, 13 apustuk asmatu dute hamabostekoa eta bakoitzak 187.124,59 euro jasoko ditu.

Hemen dituzue jardunaldi honetako kinielako emaitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak