Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezezagun batek kinielako 15ekoa asmatu du. Guztira 173.285 euro eskuratuko ditu. Irizar administrazioan zigilatutako kiniela da. Esan, Cordoba eta Rayo Vallecano futbol taldeen arteko partidua elurragatik atzeratu egin zela, eta ondorioz, kinielako 11. kasilatxoa zozketa bidez erabaki zela. Administrazioko arduradunek adierazi dute oso zaila dela nor den asmatzailea jakitea jende askok jokatzen duelako kinielan.