Kasablankan 120 etxebizitza eraikitzeko arau berria onartu du Foru Aldundiak

Mireia Bikuña 2007ko urt. 22a, 10:08
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kasablanka sektoreko esku hartze guneari dagokion Oñatiko hiri antolaketako arauak berrikustea onartu berri du. Hala, Kasablankako gunean bi jardunketa aurreikusten ditu; bat, Kasablanka Hegoaldea izeneko gunean, eta bestea, Kasablanka Iparraldea deritzonean. Horietan, 120 etxebizitza eraikiko dira; etxeetatik 24 babes ofizialekoak izango dira, eta beste 96, prezio tasatukoak.

Prezio mugatuko etxeak

2006ko martxoko Osoko Bilkuran onartu zuen Oñatiko Udalak Kasablankako lurjabeekin hitzarmen sinatzea. Hitzarmen haren helburu nagusia tasatutako edo prezio mugatuko etxebizitzen promozioa sustatzea zen. Lurjabeek begi onez ikusi zuten proposamena.
Martxoko Osoko Bilkuran onartutako hitzarmenean, etxe tasatuek izango zuten prezioa jasota geratu zen. Hala, eraikitako metro koadro bakoitzeko 1.717,18 euroko prezioa izango dute. Garajeak 18.030 euro kostako dira.

Edozelan ere, prezio horiek 2006. urtean onartutakoak direnez, eguneratu egin beharko dira etxeen zozketa egiten denean.
Hala, prezio horri urtero Kontsumo Prezioen Indizea gehitu beharko zaio.

Adjudikazioa zozketa bidez

Kasablankan eraikiko diren 96 etxebizitza tasatuak zozketa publiko bidez esleituko ditu Udalak. Udala bera izango da zozketa egingo duena, eta baita parte hartzeko baldintzak zehaztuko dituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak