Kasablankako Urbieta gunean saldu bariko 17 etxeak berriro zozketatzea erabaki du Udalak

Mireia Bikuña 2008ko eka. 30a, 12:26
Kasablanka-Iparra gunean, Urbieta eta Antzokua baserrien artean egiten diharduten etxe tasatuak berriro zozketatzeko erabaki hartu zuten maiatzeko osoko bilkuran. Hain justu ere, apirilean egindako zozketan eman barik geratu ziren 17 etxe tasatuak zozketatuko dituzte. Lehenengo zozketan 31 etxe saldu zituzten.

Horren harira, bigarren deialdia egin ondoren, saldu barik geratzen diren etxeak eraikuntza enpresaren esku geratuko dira, eta berak erabakiko du noiz, nori eta zenbatean saldu.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkaria Ofizialean argitaratu ondoren zabalduko dute eskaerak egiteko epea. Erregistroa egiteko bulegoa non zabalduko duten ez dute zehaztu oraindik.

Etxeak, garajearekin

Bigarren deialdirako ez da aldaketarik onartu baldintzen zerrendan; hau da, lehenengoan erabilitako berberak hartuko dituzte kontutan: besteak beste, urteko diru-sarrerak 27.000 eta 54.165 euro artekoak izatea, eta  jabetzan beste etxerik ez edukitzea. Gainera, Oñatin erroldaturik daudenek lehentasuna izango dute zozketan, baina ez da derrigorrezkoa baldintza betetzea.
Etxe guztiak garajearekin salduko dituzte, eta biek ala biek, babestutako etxebizitza kalifikazioa iraunkorra izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak