Karmelo Perez da Oñati Ezkerretik koalizioko alkategaia

Mireia Bikuña 2007ko apirilaren 23a

Oñati Ezkerretik izeneko koalizioak udal hauteskundeetarako duen programa ezagutarazi zuen joan den eguenean. Karmelo Perez –Ezker Batua-Berdeak–, Miren Arregi –Aralar– eta Jose Ruiz –Zutik– dira Oñati Ezkerretik koalizioko zerrendako lehen hiru hautagaiak.

Hiru oinarri

Hasieratik, garbi utzi zuten, hiru alderdi politiko diren aldetik, bakoitzak bere independentziari eusten jarraituko dutela. Bada, hauteskundeetara elkarrekin joateko erabakia hiru printzipiotan oinarritu zuten: "Konpromiso politiko eta soziala dugu, pertsona guztien arteko eskubide-berdintasunaren alde lan egiteko eta justizia soziala bermatzeko; bestetik, apustu garbia egin nahi dugu politikaren alde, eta, azkenik, euskal gizarteak bere nortasuna eta bere etorkizunari buruz erabakiak hartzeko eskubidea duela uste dugu", azaldu zuen aurkezpen ekitaldia koordinatu zuen Manu Egañak.

Oñati Ezkerretik koalizioa ezkerreko tartea betetzeko eta ordezkatzeko helburuarekin jaio dela ere azaldu zuten eguenean.

Hala, maiatzeko udal hauteskundeetarako osatu duten programa politikoa "ilusioz beteriko programa politiko eta sozial bat" da.

Programako ardatzak

Koalizioa osatzerako orduan, Ezker Batua-Berdeak, Zutik eta Aralarrek planteatutako helburuak betetzeko osatu duten hauteskunde programaren ardatz nagusiak:

  • Kohesio soziala eta gizarteratzea.
  • Giza eskubideak.
  • Bakerako eskubidea.
  • Normalkuntza politikoa.
  • Elkarrizketa demokratikoa.
  • Erabakitzeko eskubidea.
  • Hizkuntza normalkuntza.
  • Enplegu egonkorra.
  • Etxebizitza eta garapen iraunkorra
  • Partadeitzan oinarritutako demokrazia eta bakerako kudeaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak