Kapitala handitu egingo du Natrak, fusioa ahalbidetzeko

Leire Kortabarria 2009ko eka. 25a, 12:50
Natra enpresa –Oñatin lantegia duena– Suitzako Barry Callebaut taldeko Stollwerk kakao dibisioarekin fusionatuko da, eta, hainbat komunikabideren arabera, datozen hilabeteotan gauzatuko da bat egitea. Oraingoz, Natrak ez du zehaztu lantegi bakoitzari –tartean, Zahor lantegiari– zelan eragingo dion operazio horrek.

Fusioari bidea errazteko, hainbat ekintza egin ditu Natrak. Hala, bere kapitala %50 handituko du, oraingo ekitaldiko inbertsioak eta zorren ordainketari aurre egiteko. Hain zuzen ere, 16,094 milioi euro akziotan emititzea onartu du. Horien balio nominala 1,2 euro izango da, eta akzio bakoitzeko 1,45 euroko prima izango da; hortaz, 42,65 milioi gehituko dizkio bere kapitalari.

Joan zen abenduaren 31n, Natrak 311 milioiko finantza-zor garbia zeukan.

Dagoeneko bat egiteko ados daude Natra eta Barry Callebaut, eta, hainbat komunikabideren arabera, badirudi ekainean barrena bukatuko dela bat egitea, eta irailean burutuko dela: hain zuzen, beti komunikabide horien arabera, Barry Callebaut enpresak Natraren kapitalaren %30 eta %49,9 artean hartuko luke, Stollwerk-en truke; eta Natrako gaur egungo akziodunek enpresaren %50 eta %70 artean kontrolatuko lukete.

Berregituraketa

Bat-egite horren eraginez, Natrak erabaki du taldea negozio-lerroka berregituratzea, bi subholding-en bidez, "hazkundea eta eraginkortasun handiagoa erraztuz". Hain zuzen, lerro batek kakaoarekin eta txokolatearekin lotutako negozioak hartuko ditu; besteak, Natraceutical eta Bodegas Torre Oria negozioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak