Kantxa urdina intsonorizatzeko lanetan dabiltza egunotan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abuztuaren 12a

Oñatiko Zubikoa kiroldegiko kantxa berrian intsonorizazio lanak egiten dabiltza egunotan. Erabiltzaileei ahalik eta kalte txikiena egiteko, lanak uztailetik irailera bitartean egiten dabiltza. Uztaileko azkeneko astean hasi ziren lanekin. Lehenengo sabaiko metakrilatoa kendu zuten, eta ondoren sarea jarri zuten. Hurrengo pausoa kantxa intsonorizatzea izango da. Lan horiekin irailaren 1ean hasiko dira.

Lehen pausua neurketa akustiko-teknikoa egitea izan zen. Kirol Batzordeak akustika neurketatan aditua den Laecor S.L. Ingenieria Acustica enpresa kontratatu zuen lanok egiteko, 1.300 euroren truke.

Sarea eta metakrilatoa

Uztaileko azkeneko astean hasi ziren lanekin. Lehenengo sabaiko metakrilatoa kendu zuten, eta ondoren sarea jarri zuten. Sare horren helburua da sabaian zintzilik dauden lanparak babestea.

Irailaren 1ean jarraituko dute

Hurrengo pausoa kantxa intsonorizatzea izango da. Lan horiekin irailaren 1ean hasiko dira. Sarearen gainetik hodi batzuk jarriko dituzte, gutxi gora behera 30 zentimetroko diametroa duten eta metro eta erdiko luzera duten hodiak izango dira. Hodi horiek bereziak dira, larruazalaren moduko materialaz jantziak. Hain zuzen, material horrek egingo du intsonorizazio lanak. Guztira 240 hodi jarriko dituzte.

2007ko irailean inauguratu zuten

Zubikoa kiroldegiko kantxa berria, kantxa urdina bezala ezagutzen dena, 2007ko irailaren 21ean inauguratu zuten. Ordutik hainbat arazo eman ditu, eta zaratarena, adibidez, arazoetako bat izan da. Oihartzun handia entzuten zen kantxan. Hori dela-eta intsonorizatzea erabaki zuten.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak