Kantxa urdina erabilgarri egongo da eguenetik, intsonorizazio lanak bukatu barik dauden arren

Mireia Bikuña 2009ko irailaren 8a

Abuztuan hasi zituzten intsonorizazio lanak bukatu barik daude, baina eguenetik aurrera erabiltzaileak sartu ahalko dira kiroldegiko kantxa urdinera. Lanak bukatzeko plaka akustikoak jartzea falta da; baina, banatzailea atzeratu egingo da, eta irail bukaera arte helduko ez direnez, kantxa martxan ipintzea erabaki dute kiroldegiko arduradunek. Azken lanak jaietan egingo dituzte.

Uztaileko azken astean hasi ziren Zubikoa kiroldegiko kantxa urdina intsonorizatzeko lanetan. Lehen pausua neurketa akustiko-teknikoa egitea izan zen. Ondoren sabaiko metakrilatoa kendu zuten eta ondoren sarea jarri zuten.

Azken lana kantxa intsonorizatzea izango da. Horretarako 30 zentimetroko diametroa  eta metro eta erdiko luzera duten 240 plaka jarriko dituzte. Plaka horiek bereziak dira, larruazalaren moduko materialaz jantziak daude-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak