Kantu gregorianoak entzungo dira Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ira. 5a, 18:00
Kontzertuaz gain, kantu gregorianoen disko berri bat ere aurkeztuko dute, gaur, basilikan.

Kantu gregorianoen kontzertua emango du gaur, egubakoitza, Donostiako Ereski eskola gregorianoak. Arantzazuko elizan izango da, 20:00etan. Amabirjinaren bederatziurrena ospatzen ari dira Arantzazun eta antolatutako ekitaldien artean sartu dute kontzertua. Ereskiko 15 abeslarik, denak, gizonezkoak, Arantzazuko benedikta ofizioa kantatuko dute.


Disko aurkezpena
Zortzi pieza dituen ofizio hori kantatzeaz gain, disko berria ere aurkeztuko dute Donosti Ereski eskola gregorianoko kideek. Benedikta izena du CD berriak eta Arantzazuko musika izeneko bilduman sartzen da. Diskoaren aurkezpena Donosti Ereski eskola gregorianoko zuzendariak, Jokin Otamendik eta Pello Zabalak egingo dute Arantzazuko elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak