Kanposanturako bidea konpondu dute, eta parkea eta bidegorria egokitu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abuztuaren 10a

Kanposanturako bideko lanak amaitu dituzte. Estatuko fondotik jasotako diruarekin egindako lanak izan dira. Bidea zabaldu dute, eta orain arte zegoen horma indartu egin dute. Gainera, errepidearen aldamenean 200 metro inguruko bidegorria egin dute, eta baita parkea ere.

Hilerriko horma oso egoera txarrean zegoen. Lehengo hormaren ondoan ezponda egin dute eta, modu horretan orain arte zeuden zuhaitzak mantendu dituzte.
Bidea zabaldu  dute, eta errepidearen aldamenean 200 metro inguruko bidegorria egin dute. 

Parkea

Kanposantua eta Ulma Handling enpresaren artean dagoen gunean parkea egokitu dute. Sei eserleku jarri dituzte, eta iturria. Gainera, hainbat zuhaitz landatu dituzte.

Egaralur enpresak egin ditu lanok, 718.000 euroko aurrekontuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak