Espainiako Gobernuak emandako dirulaguntzarekin hilerriko bidea zabaldu egingo dute. Besteak beste, egun dagoen horma indartu egingo dute, eta bizikletendako bidegorria egingo dute. Kanposantuko bidea eta Ulma Handling enpresaren artean dagoen gunean parkea egokituko dute.