Kamioikada bete txirrindulari, denboraldiari ekiteko prest

Julen Iriondo 2010eko martxoaren 7a

Aloña Mendiren Txirrindularitza sailak 21 ziklista izango ditu errepideetan hasi berri den denboraldian, hemezortzi mutiko eta hiru neska. Alebin, infantil, kadete eta gazte mailetan ibiliko dira. Lizarralde Kirolak, Ulma eta Sumofic etxeek babestuko dituzte taldeak. Gaztetxoenen kategorietan behintzat garaipen batzuk lortzeko itxaropena agertu zuten domekan egindako aurkezpenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak