Istripua izan duten ibilgaluak erretiratu eta zabaldu dute bidea

Maider Arregi 2010eko otsailaren 11

AZKEN ORDUA (14:40): Elurra kentzeko makina pasatu da eta bidea zabalik dago une honetan. Istripua 12:30ak inguru gertatu da Elorregi inguruan, GI-2630 errepidean, Oñatin. Kamio batek eta bi furgonetak txapa istripua izan dute. Ez du inork minik hartu baina sekulako auto ilarak sortu dira inguruan. Ertzaintzak adierazi digunez, errepidea itxita egin da eta ibilgailuak errepidetik kentzeko lanetan ibili dira. Kontuz eta pazientziaz gidatzeko aholkua egin dute Ertzaintzatik. Izan ere, elur asko dago inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak