Kalitate turistikoaren 'Q' ikurra jasoko du gaur Etxe-Aundi jatetxeak

Julen Iriondo 2009ko abe. 10a, 15:59

Oñatiko Etxe-Aundi jatetxeak kalitate turistikoaren 'Q' ikurra eskuratu du. Hilabeteetako egokitzapen lanaren emaitza da oraingo errekonozimendua. Gaur jasoko dute 'Q'a, Donostiako Kursaalean, 19:30ean. Bi dira Debagoienean horrelako 'Q'a dutenak: Oñatiko turismo bulegoak zuen lehendik, eta Etxe-Aundi jatetxeak ere bai aurrerantzean.

Iaz Euskaliten ziurtagiria jaso zuen Oñatiko Etxe-Aundi jatetxeak. Baina ez ziren horrekin konformatu, eta 'Q'aren bila joatea erabaki zuten.

Zortzi hilabetetan ikastaroak eta 'Q'a jasotzeko baldintzetara egokitzeko lanak egin ostean, jaso dute saria. Adierazi digute pozik hartu dutela, egindako lanaren aitortza delako. 'Q'a ematerakoan baloratzen dutena ei da elikagaiak hornitzaileei eskatzetik platerean jartzera bitartean dagoen guztia; hozberoei buruzko datuak hartu behar izaten dituzte, elikagaien freskotasuna aztertu eta zaindu, eta garbitasuna ere oso kontuan hartzen dute: lehen ere egiten zituzten gauzak omen dira, baina orain araututa eta kanpoko kontrol batekin.

Taldean egindako lana izan omen da. Orain arte moduan jarraituko dute Etxe-Aundin, eguneko menuak, menu bereziak, karta eta ospakizunetarako banketeak eskaintzen, kalitatearen 'Q'a zergatik eman dieten erakutsi nahian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak