Ordenaren arabera aukeratuko du bakoitzak garajea. Irekiak dira guztiak, eta hiru neurri eta preziotakoak daude: 17.150, 18.350 eta 18.950 eurokoak, gehi BEZ.
Bigarrena, zabalagoa
Lehenengo zozketan parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar ziren: besteak beste, Oñatin erroldatuta egotea, garajerik ez edukitzea… Hurrengo fase baten, Oñatiko beste edozein bizilagun sartu ahal izango dira zozketan. Lehenengo, baina, osoko bilkurak onartu behar ditu baldintza berriak.