Kalegoienako 67 aparkaleku salgai jarri ditu Udalak

Mireia Bikuña 2007ko aza. 9a, 18:51
Aurreko bi deialditan saldu barik geratu ziren plazak eskuratzeko bi baldintza bete behar dira: deialdia Gipuzkoako aldizkari ofizialean kaleratzen den eguna baino urte bat lehenagotik Oñatin erroldatua egotea; eta, hala ez bada, kalegoiena inguruetan merkataritza lokal baten jabe edo maizter izatea. Halaber, marradun aparkalekuak zozketa publiko bidez esleituko dira.

Zozketa egiterakoan, onartutako eskatzaile guztiei dagozkien zenbakiak zaku batean sartuko dira, eta zenbakiak irten ahala, marradun plaza hautatzeko aukera izango dute.
Lehenengo zozketan plaza bakarra esleituko zaio eskatzaile bakoitzari; ondoren, eman gabeko plazarik geratzen bada, eskatzaileei, bigarren aukera emango zaie. Halaber, aurrekoan bi esleipen prozesuetan egin zen bezala, ordea, zozketan parte hartu ahal izateko aurrez, 1.800 euro ordaindu behar dira. Diru hori, zozketarako eskubide berma moduan onartuko da.

Lau mota

Hirugarren deialdian salgai jarriko diren 67 garajeak lau salmenta preziotan banatu dira: 17.150 euro, 17.750 euro, 18.350 euro eta 18.950 euro. Hala, prezioak, plaza bakoitzaren azaleraren eta kokapenaren arabera finkatu dira. Salgai dauden aparkalekuen plano, kokapen eta deskribapenak udal bulegoetan ikus daitezke.

Hilero zozketa bat

Kalegoienako aparkalekuak saltzeko urriko osoko bilkurak onartutako deialdi orokorra Udalak egingo duen azkena da. Hirugarren zozketa bukatu ondoren  saldu bariko aparkalekuak esleitzeko beste prozedura bat erabiliko da.
Hala, aparkaleku plaza erosteko interesa dutenek edozein momentutan egin dezakete eskaera udal bulegoetan. Ondoren, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen eskaerekin, hilero, zozketak egingo ditu Udalak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak