Oñatz dantza taldearen dantzak, disko festa Oihan Vegarekin, plater tiraketa Txopekuan, barrakak, antzezlanak, musika bandaren kontzertua, nazioarteko herri lasterketa eta Oteizaren inguruko erakusketa dira antolatutako ekitaldietako batzuk. Agendan daude guztiak.
Antzezlanetarako sarrerak salgai
Ekainaren 12an, Dani Perezen Los ángeles no tienen hélices bakarrizketa egingo du Santa Antan eta sarrerak salgai daude kultura etxean 10 eurotan.
Bestalde, ekainaren 13an, Txalo taldeak Kanpanila eta Peter Panen itzala antzezlana egingo du. Sarrera doan da baina gonbidapenak eskuratu behar dira kultura etxean, eta daogeneko lortu daitezke.
Sarrerak erosteko edo gonbidapenak hartzeko ordutegia kultura etxean:
- Astelehenetik egubakoitzera: 16:30etik 20:30era
- Zapatuan: 10:00etatik 13:30era