Kalean egitaraua prest

Edurne Burgaña 2007ko uztailaren 8a

Aurten ere Kalean egitaraua prestatu dute Gaztelekukoek. Egubakoitzean hasiko dira ekimenak: Txinatik Chongqing Circus etorriko da herrira. Kalegoienako plazatxoan izango da emanaldia. 20:30ean hasiko da eta ordubete iraungo du.

Hurrengo zapatuan, uztailaren 21ean, surf jaialdia egingo dute San Anton plazatxoan. Arratsaldean hasi eta gau osan luzatuko da. Downhill motion filma emango dute eta laburmetraia bat ere bai. gauean, 22:30ak inguruan The Stupefactos taldearen kontzertua.
Abuztuaren 24ean V.O.S. Trio taldearen emanaldia egongo da San Anton plazatxoan 22:30ean. Irailaren 1ean, Kitarra eta Didgeridoo soinuak entzuteko aukera egongo da Atzeko kalean 22:30etik aurrera. Amaitzeko, Trapu Zaharra taldekoek Visa Vis lana aurkeztuko dute, herriko plazan irailaren 2an, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak