Kalean da San Migel jaietako udal egitaraua

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko irailaren 15a

Herriko kale eta baserrietan 5.000 ale inguru banatuko dituzte. Mirari Sagarzazuk egin du egitarauko azala.

Dagoeneko kalean da San Migel eta Errosaixo jaietarako Udalak antolatu dituen ekitaldien egitaraua. Musika, kirola, antzerkia, jolasak ... adin guztietarako ekitaldiak San Migel eta Errosaixo jaietan. Kultura etxean, adibidez, zabalik dago artzain-txakur lehiaketako kartelen erakusta, eguenean hitzaldia egongo da pastoralgintza espetxeetan gaiari buruz eta asteburuan, berriz: zapatuan umeen danborrada eta domekan umeen eguna.


Agendan
dituzue ekitaldi guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak