Julio Perez de Arriluzea izango da PPko hautagaia Oñatiko alkate izateko. Zerrenda nortzuk osatuko duten oraindik ez du aurreratu. "Oraindik epe barruan gaude eta aldaketak egon daitezkeenez, erabat itxita dagoenean jakin araziko dizuet", esan du Perez de Arriluzeak. Hateskunde programa ere oraindik zehaztu gabe dutela esan du PPko hautagaiak.
Julio Perez de Arriluzea 2006ko otsailetik da PPko zinegotzia Oñatiko Udalean.