Julio Perez Arriluzea PPko zinegotzia epaituko dute EAE-ANVren kideei "hiltzaile" deitzeagatik

Maider Arregi 2007ko urriaren 3a

Hilaren 24an, eguaztenean, egingo diote epaiketa, Bergaran. Uztaileko azken osoko bilkuran PPko zinegotziak EAE-ANVko Oñatiko ordezkariei "hiltzaile" deitu zien. Ondorioz, EAE-ANVk salaketa jarri zuen.

Perez Arriluzeak aitortu egin du "hiltzaile" deitu izana haiei, eta berretsi egin du akusazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak