Juan Zelaiak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola omen-saria

Usoa Agirre 2008ko azaroaren 20a

Saria arrazoitzeko Durangoko Azokaren antolatzaileek hauxe azpimarratu dute: "Interes berezia erakutsi du beti kulturaren munduaz. Ekimen askoren sustatzaile eta laguntzaile izan da. Batzuk aipatuta, ikastolak bultzatu ditu, 1974an Everestera egin zen Tximist espedizioan lagundu zuen, Euskal Fundazioaren sortzaileetako bat izan da, eta bere izena daraman saiakera saria babesten du".

Juan Zelaia Letamendi  1920. urtean jaio zen Oñatin. Enpresa gizona da, baina kulturak eta bizi duen gizarteak kezkatzen duela erakutsi du beti. Ingeniari doktorea da. Familiarteko enpresa ardurak hartu ditu: Cegasa, Tuboplast eta Hidronor, besteak beste.
 
Sariak ere hainbat eskuratu ditu. 2000 . urtean Eusko Jaurlaritzak Lan Onari goraipamena eman zion, 2002an Abbadia Saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, aurten Jimeno Jurio saria jaso du.

Argizaiola saria

Gerediaga Elkartea 1992. urtean beste garai batzuetan zenbait pertsona eta erakundek euskara eta euskal kulturaren ale egindako lana goraipatzeko "Durangoko argizaiola omen-saria" ematen hasi zen.
 
Azokako egunetan ekitaldi berezia egingo da horretarako San Agustin Kultur Gunean. Sari-emate ekitaldiak "Gauean Argi" izena hartu du. Ekitaldia, aurten, abenduaren 6an iluntzeko 20:30ean egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak