Juan Maria Uriartek hitzaldia egingo du Arantzazun

Ubane Madera 2010eko urriaren 19a

Asisko Espirituaren Eguna dela-eta, zapatuan Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua Arantzazun izango da. Hitzaldia egingo du, "Berradiskidetzea, bakearen arima" izenburua duena. 10:30ean da hitzordua, Gandiaga Topagunean.

Asisko Espirituaren Egunaren helburua da “erlijio guztien artean topagune, elkarrizketa eta adiskidetasun bideak” egitea, “munduan armonia eta bakea bultzatzeko, Asisko Frantziskoren bizitza iturri hartuta”.

1986ko urriaren 27an ospatu zuten aurrenengo aldiz egun hori, Juan Paulo II.a Aita Santuak bideratuta, Asisen bertan. Harrezkero urtero ospatzen dute Asisko Espirituaren Eguna, urrian, eta horixe egingo dute zapatuan Arantzazuko Probintziako frantziskotarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak