"Biharko egunez oñatiarrak izaten dira gehienak, askorendako lan eguna izaten da-eta. Dena den, erromes mordoa espero dugu, oñatiarrak bizi guztian etorri dira-eta", esan digu Iñaki Beistainek. Oñatiko erromesak Arantzazura iristerako, 12:00etan, meza nagusia hasiko da. Hain justu ere, Juan Mari Uiarte gotzainak emango du meza. Bertan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Oñatiko Udaleko ordezkariek. "Gonbidapenak bidali dizkiegu. Pentsatzen dugu Ibarretxe lehendakaria etorriko dela", diote.