Joxe Mari Jauregik laugarren txapela lortu du 'Bizkor'-ekin

Edurne Burgaña 2007ko ira. 23a, 20:36
Santa Lutziako zelaian 48. nazioarteko artzain txakurren txapelketa jokatu da gaur. Hamabi artzainek parte hartu zuten euren txakurrekin: Castellonetik etorritako bat, Tarragonatik beste bat, bi frantses, eta gainontzekoak, Euskal Herrikoak. Txapela, Arabako Illarduiatik etorritako Joxe Mari Jauregik irabazi zuen 'Bizkor' txakurrarekin.

Ez da lehia erraza izan. Hiru ariketa egin behar izan dituzte partaideek: lehenengoan, eta hiru minuturen barruan, epaimahaiak izendatutako bi lekutan gelditu behar izan du artzainak txakurra eta gero astiro sartzeko agindua eman.

Proba amaituta, zortzi txakur pasatu dira bigarrenera: Bizkor, Txiki, Izar, Aurki, Txiki, Nuca, Usso eta Scott. Artaldean zegoen lekutik hartu eta zelai barrenean jarritako makila baten ondora ekarri eta bertan txakurra eta artaldea gelditu, eta jarraian eskumako ala ezkerreko hesi artetik pasatu behar izan dute sei minutuko denboran.
Lau txakurrek eskuratu dute hirugarren ariketarako txartela: Bizkor, Aurki, Usso eta Scott.

Saridunak

Jauregiren txakurra izan da erregularrena eta finena, 301 punturekin irabazi du. Bigarren Areta-Llodiotik etorritako Fidel Alonsoren Aurki geratu da bi puntu gutxiagorekin.
Hirugarren Pierre Pomiesen Usso geratu zen eta laugarren Pascal Cacheuren Scott.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak