Behin gela horretan bizitzera ongi baino hobeto ohituta zegoenean, Arantzazuri agur esateko unea iritsi zaio Joxe Arregiri. Gaur egin dio agurra anaidiak, eta aurrerantzean pisu batean sartzeko asmoa dauka. Horretarako, frantziskotarren laguntza eta bankuaren mailegua jaso du, eta ohitzea zaila egingo baldin bazaio ere, beste hainbeste jende bizi den bezala biziko dela dio.