Zapatuan, Arrano tabernara 150 lagun hurbildu zen finala entzutera, eta giro bikaina jarri zuten. Josu Igartuak, Andoni Goitiak, Egoitz Aizpuruk, Joseba Lasagabasterrek, Iñaki Olaldek eta Beñat Alberdik jardun zuten finalean, eta seiek lan txukuna egin zuten.
Lehenengo eta bigarren sailkatuendako sariez gain, ikusleen saria ere banatu zuten, eta Beñat Alberdik jaso zuen sari hori.