Begiradak
Hango bizilagunei egindako erretratuak dira. "Asko bidaiatzen dut. Noan lekura noala, herrialde horietako ezaugarriak kamerarekin harrapatzen ahalegintzen naiz", esan digu Garaik. Beste herrialde batzuetako bizilagunen ezaugarriak azpimarratu gura izan ditu. "Maliko herritarrek espresio eta begirada bat dute, eta Kubakoek beste bat. Guk ditugunen oso ezberdinak dira. Horixe islatu gura izan dut", dio egileak. Guztira, 40 bat erretratu ipini ditu.