12etako meza nagusiaren aurretik, Oñatiko udaleko agintariak eta Diputazioko ordezkaritza iritsi da, tartean, Lurdes Idoiaga alkatea, Markel Olano Ahaldun Nagusia, Miren Azkarate Eusko jaurlaritzako bozeramailea eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Rafaela Romero. Ondoren iritsi da Ibarretxe lehendakaria eta Txistulariek egin dioten harreraren ostean, ordezkaritza biek eta Lehendakariak, santutegirako bidea hartu dute. Tarte horretan, Etxeratek deitutako elkarretaratzea batetik, eta Oñatiko Gaztetxearen aldeko kideak zeuden bestetik, euren aldarrikapenak egiten.
Meza nagusian, Donostiako Gotzain Juan Maria Uriartek, egia, elkartasuna, krisia eta etika izan ditu mintzagai, beste batzuen artean.
Oñatiarrak ez ezik, Gipuzkoatik eta baita Bizkaitik ere etorritako jende mordoa zegoen gaur Arantzazun.