Jende gutxiago ibili da Herri eguneko azokan, baina generoa primerakoa izan da

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 3a, 19:34
Leibar, Iruatz Garaikua, Zelakua eta Aldai baserrietara joan dira aurten lehiaketetako sari nagusiak.

Primerako giroarekin egin dute aurten Oñatiko Herri eguna. Inpresio orokorra izan da, baina, aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili dela azoka ikusten. Hori bai, herriko baserritarrek kalera jaitsitako generoa primerakoa zen. "Etxeko onena", Leibar baserriko Maria Jesus Eizagirren esanetan. Baserritarren batzordeak antolatzen du urtero azoka hori eta aurten 55 erakuslek parte hartu dute. Barazkiak, frutak, gaztak, loreak eta landareak zeuden ikusgai Unibertsitate ondoan. Beste aldean, berriz, ardiak, bildotsak, ahariak, behiak, astoak, behorrak, zaldiak, euskal txerri bat zazpi txerrikumerekin eta oiloak. Horretaz gain, artisauak zeuden Unibertsitateko klaustroan eta 24 postu sagardo Herriko plazan.

Gazta onenaren saria, estu

Luze jo zuen gazta onenaren aukeraketak. 17 gazta aurkeztu ziren lehiaketara eta puntuazio oso estuarekin Aldai baserriko Nestor Altzelairendako izan zen, azkenean, lehenengo saria. "Bigarren sariak eskuratu izan ditut, baina lehenengorik ez orain arte". Gazta bat, "apalean zegoen lehenengoa" aukeratu omen zuen.

Sari nagusiak

  • BARAZKI LEHIAKETA: Mª Jesus Eizagirre (Leibar)

  • FRUTA LEHIAKETA : Felix Azkargorta (Iruatz Garaikua)

  • ARDI LEHIAKETA : Imanol Barrena (Zelakua)

  • BILDOTS LEHIAKETA: Imanol Barrena (Zelakua)

  • AHARI LEHIAKETA: Imanol Barrena (Zelakua)

  • GAZTA LEHIAKETA: Nestor Altzelai (Aldai)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak