Jende asko gaur goizean Aizkorri aldean

Mirian Biteri 2008ko abe. 31a, 13:32

Mendiko botak jantzi, makila aldean hartu eta mendira abiatu da jende asko gaur goizean. Ohiturari jarraituz, mendizale gehienek Aizkorri aukeratu dute horretarako. Debagoiendarrez gain, Euskal Herriko beste txoko askotako mendizaleak ikusi ahal izan ditugu Arantzazu aldean.

Askotariko mendizaleak gerturatu dira gaur Arantzazura. Batzuk ondo prestatuta Aizkorriko puntaraino marka ona egiteko asmoz joan dira. Beste batzuk, berriz, lagunekin edo etxeko txikienekin Urbiaraino paseo lasaia ematea eta hango zelaietan dagoen jai-giroaz gozatzea nahiago izan dute. 

Hamarretakoa

Hori bai, guztiek hamarretakoa eraman dute aldean. Batzuek bokata ederra eta beste batzuek, berriz, salda beroa. Turroia  eta txanpaina hartu dutenak ere egon dira gaur mendian.

Debagoiendar ugari ikusi baditugu ere, Euskal Herriko beste tokietako mendizale askorekin egin dugu topo bidean, hala nola, azpeitiarrak, idiazabalgoak, zumaiarrak, zarauztarrak, donostiarrak, legazpiarrak, gasteiztarrak eta markinakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak