Jana eta kultura uztartu ditu Bertso-Giokela festak

Txomin Madina Milikua 2008ko uzt. 27a, 00:24
Oñatiko Bertso Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietarako dirua batzeko asmoarekin, Giokela harakinen elkarteak emandako saiheskia banatu dute. Trikiti doinuak eta bertsoak ez dira falta izan.

Eguraldi ona lagun izan dutela egin dute Bertso-Giokela festa Oñatiko Bertso Eskolakoek herriko plazan. Ia 100 kilo saiheski banatu dituzte bertaratu direnen artean, razio bakoitza euro baten truke. Jana bakarrik ez, beroari aurre egiteko, sagardo kupela, ardoa eta freskagarriak ere aukeran egon dira. Sukaldari eta zerbitzari lanetan ibili direnak, bertso eskolako irakasleak eurak izan dira eta horrelako festa baten beste era betera ezin zitekeen moduan, trikiti doinuak eta bertsoak ez dira falta izan: Maider eta Saioa Altube ahizpak aritu dira trikitian, bertsotan, Beñat Iguaran eta Adur Gorostidi.

Antolatzaileak gustura agertu dira festak izan duen arrakastarekin. Iñaki Olalde bertso eskolako kideak esan digunez, eskolaren 25. urteurreneko ekitaldiak antolatzeko beharrezkoa den diru batzeko antolatu dute jaia, eta jendeak ondo erantzun duela gaineratu du. Aurreratu duenez, gaur batutako dirua, jaietako bertso saioa eta udazkena inguruan antolatu gura duten ekitaldi sorta finantzateko erabiliko dute. Horretaz gainera, azaldu du gaurkoa moduko jaiek bertso eskola eta bertan egiteko lana herritarrei hurbiltzeko aukera aparta dela. Horren adibide  da eskolakoek eurek egindako bertsoak jasotzen dituen Bertso Fanzinearen bigarren alean, gaurko jaian eskuragarri egon dena. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak