Beste aukera batzuk
Jaietan herrian dagoen jende pilaketari aurre egiteko, lurrazpiko aparkalekuak doanekoak izatea erabaki zuen iaz udalbatzak.
Jaietako egun handietan kanpotik jende asko joaten da Oñatira, eta aparkatzeko arazoak egoten dira. Kontuan hartu behar da, plazako aparkalekuan barrakak daudela.
Dena den, lurrazpiko aparkalekuez gain, badaude beste aukera batzuk ere: Olaiturrin eta Enpresagintza fakultatean utz daitezke autoak.