Lanak uztailaren 13a baino lehen utzi behar dira, kultur etxean edo turismo bulegoan.
Baldintzak
Urteroko deialdia denez, apenas dago aldaketarik baldintzetan: hala, Oñatin jaio edo bizi den orok hartu dezake parte lehiaketa honetan; lana egiteko erabiliko den teknika librea da, eta derrigorrean, Oñatiko Jaixak 2007 testua agertu beharko da.
Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Beroiek identifikatzeko, atzealdean lelo bat jarriko da, eta lanarekin, lelo bera duen kartazal batean, egilearen datuak idatziko dira.
Guztira, 325 euro banatuko dira saritan. Irabazleak 250 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, berriz, 125. Lanik onena etxe guztietara banatzen den jaietako egitarauko azalean agertuko da.
Iaz, Kultura Batzordeak deituta lehiaketara, sei lan aurkeztu ziren. Lehen saria Mirari Sagartzazuren akuarela batek jaso zuen. Bigarrena Leire Fernandezek irabazi zuen.