Jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa deitu dute

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 19a

Hiru baldintza bete behar dira lehiaketan parte hartu ahal izateko: alde batetik, oñatiarra izatea edo Oñatin bizitzea; beste alde batetik, teknika librea erabiltzea; eta azkenik, testuan, Oñatiko Jaixak 2008 agertzea. Dagoeneko, irudiak aurkezteko epea zabalik dago; hain justu ere, uztailaren 12ra arte eroan behar dira lanak, kultura etxera edo Turismo Bulegora.

Sinadura barik

Lanak egilearen sinadura barik aukertu beharko dira, eta atzeko aldean goiburua eroan behar du. Gainera, kartazal itxi batean parte-hartzailearen datuak eta nortasun agiriaren fotokopia sartuko dira, eta kanpoaldean goiburua idatzi beharko dute. Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira, eta,  besteak beste, inprimatzeko eta argitaratzeko eskubide guztiak izango ditu.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, epaimahaiak erabakiko du irabazlea nor den, eta sari modura, 250 euro eta Udalak, etxerik etxe banatuko dituen egitarauetako azala izatea jasoko ditu. Bigarrenari 125 euro emango dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak