Izena emateko tokia dago oraindik udako kirol kanpainako abuztuko bi txandetarako

Mireia Bikuña 2008ko uzt. 11a, 13:26
Abuztuaren 1etik 14ra eta 19tik 29ra egingo dituzte bi txandak. Hain zuzen ere, mini-tenisa (6-9 urte), tenisa (10-17 urte), badmintona (6-17 urte), waterpoloa (6-17 urte), igeriketa (4-17 urte) eta aquagima (10-17 urte) dira eskaintzak. Izena kiroldegian eman behar da.

Zubikoa kiroldegia abuztuko astelehenetan itxita egongo dela kontuan hartuta, eskolak martitzenetik egubakoitzera emango dituzte eta goizez bakarrik.
Mini-tenis eta teniseko hiru talde daude aukeran: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Gainerako lau kiroletan talde bakarra osatuko dute: badmintona, 11:00etatik 12:00etara; waterpoloa, 11:00etatik 11:45era; igeriketa 10:30etik 11:00etara; eta aquagima 11:00etatik 11:45era.

Bigarrenean ume gutxiago

Bestalde, udako kirol kanpainako bigarren txanda astelehenean hasiko dute. Golfean, waterpoloan, igeriketan, aquagimean, txikiendako batukan eta gazteendako body jamen eta arku tiroketan lehen txanda ibilitako 249 neska-mutiko berberak ibiliko dira. Gainerako kiroletan talde berriak sortu dituzte. Bigarren txandan haur gutxiago ibiliko da; hain justu ere, 424, lehen txandan baino 159 gutxiago. Bigarren txandan haurrendako patinajea (128 haur), tenisa (77), mini-tenisa (72), pilota (43) eta eskalada (39) izan dira arrakastatsuenak. Kirol batzuetan taldeak sortzeko gutxieneko haurrik egon ez denez, ordu ezberdinetan izena eman zuten neska-mutikoak talde berberean sartu dituzte. Bestalde, kirol eskaintza batzuk bertan behera geratu dira, besteak beste, badmintona. Udako kirol kanpainako bigarren txanda uztailaren 28an bukatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak