Oñatiko Udalean 2007ko otsailetik zegoen erregistroaren funtzionamendua eta araudia eten egin dute, Gobernu Ordezkaritzaren aginduz. Aurrerantzean izatezko bikoteen erroldan izena eman gura dutenei informazioa bakarrik emango diete Udalean. Erregistroan izena emateko, ezinbestean, Donostiako Gizarte Gaietarako Sailera joan beharko dute bikotea osatzen duten bi pertsonak batera.